Sariketa Donostiako (Gipuzkoa) Miramar Jauregian egin da. Bertan, Leturiak, Nestor Basterretxea eskultorearen eskultura bat jaso du.
Sustraiak-Erroak Pariseko Euskal Etxean kokatzen den elkarte bat da eta 1981ean sortu zen. Dantza, hitzaldi eta bestelako ekintzak antolatzen dituen elkartea da eta bolondresekin funtzionatzen du.
Izatez 1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sorturiko ekimena da ENE, Euskararen Nazioarteko Egunaren akronimoa, eta euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
Argazkian Iñigo Leturia, Sustraiak-Erroak Elkarteko lehendakaria, saria eskuetan duela.
Aurreko urteetako saridunak:
- 2009. North American Basque Organization (N.A.B.O.). Amerikako Estatu Batuak
- 2008. Bordeleko Euskal Etxea. Bordel, Frantzia.
- 2007. Bartzelonako Euskal Etxea. Bartzelona, Espainia.
- 2006. Artaburu Euskaltzale Elkartea. Mar de Plata, Argentina.
Albistea zabaltzeko bideak: Facebook, Twitter, Aupatu. Oraingoan ez dut topatu foro edo antzerako lekurik albisteari hedapen maila handiagoa emateko.
ResponderEliminar