jueves, 6 de enero de 2011

Itsas irudien museo dinamikoa, Interneten


Juan Bidegain dokumental egile ondarrutarrak eta Jabi Etxanok egungo arrantzaren testigantzak irudietan jaso eta museo erako webgune bat osatu dute, euskaraz. Guztira zortzi dokumental egin dituzte Bidegain eta taldekideek. Baita han eta hemen makina bat sari jaso be. Eta orain, Internetera bota dute sarea, baina ez ezer arrantzatzeko, ikus-entzunezko uzta oparo hori bertan lagatzeko baino. 
«Itsas irudien museoaren tankera emon nahi genioke web orriari; sekula ixten ez dena, beti bideo barrientzako zabalik», esan dute Bidegaindarrek eta Etxanok. Museo hori beti dago zabalik; nahikoa da www.itsasoa.com helbidea ipintzeagaz. Honez gero ehunka bisita eduki dituzte bertan ageri diren bideo guztiek. «Gure aldetik, sareko itsaso honetan gure itsas bidaia brankaz hasi dugu, baina erabiltzaileen iritzi eta iradokizunen zain gelditzen gara», esan dute hiru egileek.


Hainbat bideo
Webgunean ikusgai jarri dituzten bideoetako batzuk Bidegainen dokumental luzeen zatiak dira; beste batzuk, aldiz, muntaian sartu barik geratu ziren zatiak dira, edo dokumentaletarako barik, aparte jasotako irudiak. Kontuan hartuta Interneteko ikusleen ezaugarri nagusia bizkortasuna dela, guztiak be iraupen laburrekoak dira.
Hainbat ataletan banatu dituzte irudiok: Alazean, Arrantzan, Artea, Atako Bandan, Berdeletan, Herria, Kaelatan, Kardala, Lehorretik, Lixatan, Olatuak, Portua, Rockall, Sareak eta itsasoagaz lotutako berbak, liburuak, filmak edo bestelako loturak aitatzen dituen Ubile atala.
«Itsas herrien oroimenaren zati bat duzue leku hau» diote webgunearen sarreran egileek. Olatuen modura, mugimenduan eta hazten jarraituko duen irudi museoa.

1 comentario:

  1. Albistea zabaltzeko bideak: Facebook, Twitter, Aupatu eta Euskal Itsasbazterrak taldearen orrialdean (http://www.facebook.com/album.php?aid=26896&id=137227753000459&saved#!/profile.php?id=1026609921&sk=wall). Euskal Museoaren orrialdean ere saiatu naiz jartzen baina ez didate utzi.

    ResponderEliminar