Nafarroako Gobernuak abenduaren azkenetan onartu dituen aurrekontuak euskararen normalizazioaren ikuspuntutik guztiz aski ezak direla esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. "Euskararen normalizazioa ezin da inolaz ere bermatu diru baliabide horiekin". Edozein kasutan, aurtengo aurrekontuak aurreko urtetakoen segida dira Kontseiluaren ustez, bai egiturari dagokionez bai eta, kopuruei dagokienez ere.
Euskarabideak bere aurrekontuetan murrizketa izan du Nafarroan, 160.000 eurokoa, hain zuzen ere. Hala ere, azpimarratzekoa da Euskarabideak berak xahutzen dituela bere aurrekontuan dauden euro guztien bi heren. Beraz, esan liteke euskararen aldeko partidaren alderik handiena Administrazioak berak gastatzen duela. Euskalgintzaren eskuetara 986.982 euro iristen da eta Euskarabidearen aurrekontua 3.030.428 eurokoa da.
Kontseiluak egin duen azterketaren emaitzek azaltzen dutenez, "Euskalgintzari zuzendutako diru-sail gehienak izoztu egin dituzte, beraz, KPIa aplikatu ez den neurrian erosmena galtzen dute Euskalgintzako eragileek", azaldu du Bilbaok.
Hala ere, izozte horiek ez dira leku guztietan gertatzen. Atzerriko hizkuntzak hedatzeari begirako partidak handitu egiten dira eta gainera Euskalgintzari eskaintzen zaizkionak baino handiagoak dira:
Paul Bilbaoren adierazpenak CNN telebista katean from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarAlbistea zabaltzeko bideak: Twitter, Facebook, Aupatu eta euskaldunen foroan (Askapenaren web orrialdean).
ResponderEliminar