sábado, 8 de enero de 2011

Koadernaketa ikastaroa, Etxebarrian

Landa XXIk, Landa Inguruko Emakume eta Sendien Elkarteak antolatuta, eskuz egindako koadernaketaren hastapen ikastaroa egongo da emakumeei zuzenduta, euskaraz, urtarriletik martxora, Etxebarrian. Ikastaroa «guztiz praktikoa» izango da.
Hondatuta dauden liburu zaharrak berriztatzen eta koaderno edo libreta bitxiak egiten ikasiko dute parte-hartzaileek. Horretaz gainera, argazki albumak, koadernoak, eta agendak be egingo dituzte. Bai eta kutxak diseinatu, arkatzak azaleztatu, lumontziak egin eta manta kutxak eraiki be. Eskolak Etxebarriko udaletxean emongo dituzte, martitzenetan eta eguenetan, 17:00etatik 19:00etara, urtarrilaren 11tik martxoaren 22ra arte.
Ikastaroak 50 euroko prezioa dauka, eta materialak be zenbateko horren barruan sartzen dira. Izena emoteko 94- 630 07 69 telefonora deitu beharko da. Jende kopuru mugatua egongo da; hamar ikasle izango dira gehienez.

Ziurtagiria ikastaroa amaitzean
Ikastaroak irauten duen bitartean, ikasleek asegurua izango dute eta amaieran ziurtagiria emongo diete. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, oposaketetarako puntuatzen du.

1 comentario:

  1. Albistea zabaltzeko bideak: Facebook, Twitter, Aupatu, Urtxintxa eskolaren facebook-ean, Txokue.com web orrialdean (eskulanei buruzko tartea dauka eta).

    ResponderEliminar