lunes, 18 de octubre de 2010

Bost blog aztertu eta geroko iruzkina

Deiako bost blog aztertu ondoren (Imanol Ibarrondo, Kepa Junkera, Julian Goikotxeta, Iker Merodio eta Placido Iglesias), kasu honetan denak plantilla berberaren gainean idazten dutela konturatu naiz. Nork bere idatzia egiten badu ere, orokorrean nahiko sinpleak dira blog guztiak. Argazkiek ez dute loturarik, ezta sinadurarik ere. Testu idatziari laguntzeko daude. Blog-a bera eta argazkiak inprimatzeko aukerarik ere ez dago. Multimedia produktuak ere gutxi daude. Bost blog-etatik bakarrak dauka bideoa igota (ez propioa gainera). Pare baten kenduta, gainerakoetan idazlearen inguruko informaziorik ez da agertzen eta hori interesgarria dela deritzot. Bestetik, blog guztiek hutsune batzuk dituzte: idazlearekin harremanetan jartzeko aukerarik ez dago,  testuek ez dute loturarik, bilatzailea ere bakarrik blog barrukoa da eta blog-aren sorreraren zergatia ez da agertzen. Nire ustez lau ezaugarri horiek garrantzi handikoak dira. Bisita kopuruak ere ez dira inon zehazten (agian arrakasta gutxi dutelako). Irakurleek erantzun egiten dute idatzitakoaren gainean, baina ez asko ere. Orokorrean, gutxi gora-behera, hiru erantzun daude, batezbeste. Blog batzutan kategoriarik ere ez dago. Eta horrek nahasmena sortzen du zenbait kasutan. Idazleari interesatzen zaizkion beste zibermedioak edo webguneak ere ez dira azaltzen, eta hori edukitzea interesagarria litzateke.
Blog-ak plantila berberaren gainean eginda daudela argi ikusten denez, seguruenik medioak berak kudatzen du blog-ak dituen aukerak. Ondorioz idazleak aukera gutxi dauka blog-a kudeatzerakoan eta berak agian nahiko lukeen dena ipintzerakoan
Nire ustez, osotuen dagoen eta aukera gehien eskaintzen dituen blog-a Iker Merodiorena da. Beste batzuekin alderatuta, blog honek askoz baliabide gehiago ditu.

viernes, 15 de octubre de 2010

Blog-en azterketa hiru egunkaritan

Blog-ak aztertzeko Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (tokiko egunkaria), Berria (Euskal Herria) eta La Nacion (Argentina) aukeratu ditut. Hona hemen azterketa egin eta gero atera ditudan ondorioak:

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza zibermedioaren kasuan blog-ak egunkariarekin kolaboratzen dutenei tartea egiten die. Idazten duenaren izena eta profesioa azaltzen dira, idatzitakoari egiazkotasuna emateko. Herritarrek, parte hartzeko aukera badute ere, ez dute asko parte hartzen. Izan ere, idatziak ez dira idazleak egiten dituen gogoetak, aditu baten gomendioak dira. Beraz, irakurleak kontsulta egiteko erabili dezake erantzuteko atala,eta gutxik erabiltzen dute. Argazkiek aparteko testurik ez dute eta ez dute inora ailegatzeko balio, irudi hutsak dira. Hots, testu idatzia errazago ulertzeko jarriak. Eta testuko hitzek ere loturarik ez dute, ez barruko albisteetara ezta kanpoko beste webgune batzuetara. Beste blog-etara ere ezin da ailegatu blog batetik, beti zibermedioaren hasierako atalera bueltatu behar da gainerakoetara sartzeko. Orokorrean, nahiko oinarrizkoa da blog-a.  Sarrera txiki batekin eta argitaratutako idatzi guztiekin, erantzuteko aukera bai badago, baina orokorrean blog-a interaktibitate gutxikoa da; multimedia produkturik ez dago.

Tokiko egunkarian ez bezala, Berria egunkariko blogean interaktibitate gehiago dago idazle eta irakurlearen artean. Hala ere, tokian tokiko egunkarian idazlearekin harremanetan jartzeko aukera dago eta hemen ez; idazlearen perfilik ere ez da agertzen. Hitzako blog-ean gertutasuna somatzen da eta hemen ez. Hala ere blog hau osotuagoa da. Gaiak argi ikusten dira zeintzuk diren eta tag-ak ere ondo zehaztuta daude. Baina gainerako blog-etara ezin da salto egin. Bilatzaileei dagokionez ere honetan egunkariko hemerotekan eta blog-ean bilaketa egiteko aukera dago, Hitzan bakarrik blog-ean egin daiteke bilaketa. Argazkiak ez dute loturarik ezta testu alternatiborik ere. Iritzien trukaketa egiteko blog-a da baina multimedia produkturik gabe. Idazleak idatzi eta irakurleak erantzun edo irakurri eta listo. Ez dago beste mugimendurik. Berriako blog-ak linkblog-ak baditu ere, ez dute egoki funtzionatzen.


Nazioarteko egunkari batekoa aztertuta blog-a aurrekoak baino askoz osotuagoa dela ondorioaztatzen da. Baina hiru egunkarietan blog-ek ez dutena zehazten da noiz sortzen diren eta Hitzako blogean idazlearen asmoa zein zen jartzen bazuen ere, Berriakoan ez. Bisita kopuruak ere ez dira inon zehazten. Hiru zibermedioetako blog-ek ez dute testuetan loturarik. La Nacionekoak publizitatea, multimedia produktuak eta beste blog-etara eta egunkarira zuzeneko loturak baditu ere, idazlearekin harremanetan jartzeko bide bakarra Twitter bidez da. Erantzuteko aukerari dagokionez, La Nacioneko blog-ean erantzunak askoz kontrolatuago daude. Aurreko egunkarietan baino datu gehiago eskatzen dute erantzuterakoan. Nazioarteko egunkarian, aurrekoetan ez bezala, idazlearen izena da blog-aren izenburua. Eta idazleak ere sarriago berritzen du, astean hiru aldiz bai behintzat.

Ondorio nagusiak: Blog-ek eskeintzen dituzten aukeren maila egunkariak berak duen hedapen mailaren araberakoa da gehienetan (zergatik ote da hori horrela?mugak jartzen dira?blog batek aukera zabalagoak eskaini ditzakezke, egunkariak duen hedapen maila bigarren maila baten utzita).Guztietan irakurlearen erantzuna bilatzen da eta erantzunak, gai konkretuetan kenduta, gutxi dira. Zuzenean inprimatzeko aukera ere ez du hiruretako batek ere eskaintzen. Baina lagun bati bidaltzeko aukera ere ez dute ematen.

jueves, 14 de octubre de 2010

Plaza kendu eta 110 etxebizitza eraikitzeko erabakia hartu du Ondarroako Udalak

Herriko plaza kendu eta 110 etxebizitza berri egiteko erabakia hartu du gaur eguerdian Ondarroako Udalak. Plazak eta inguruak 500 metro karratu neurtzen dute eta Udalak bertan bi etxe eraikitzeko lekua dagoela esan du. Hartutako erabakia herriko populazioak azken urteetan eduki duen gorakadaren ondorioa dela dio Udalak. Halaber, etxebizitzok "beharrezkoak" direla gaineratu du. Albistea zabaldu bezain pronto, erabakiarekin ados ez daudela esateko ehunka herritar kalera atera dira. Momentuz, aurten, plazak bere horretan jarraituko duela esan du Udalak.
Uztailean esan zuen Udalak herrian etxe berriak egiteko "beharra" zegoela. "Azken bost urteetan populazioa asko hazi da eta horrek goraka jarraitzeko etxe gehiago behar dira". Gaur egun, Ondarroan 4.000 etxebizitza daudela jakin eragin zuen orduan Udalak. "Baina daukagun populazioa edukita (12.000 biztanle) 5.000 etxebizitza eduki behar genituzke", esan du gaur Felix Aranbarri Ondarroako Kudeaketa Batzordeko Lehendakariak. "Gauzak ondo badoaz", etxe berriak egiteko lanak 2012an hasiko direla gaineratu du Aranbarrik.

miércoles, 13 de octubre de 2010

Hasiera....

Beno, blog-a sortu berri eta hauxe da lehenengo esaldia. Espero aurrerantzean nere idatziak hemen sartzea.