jueves, 23 de diciembre de 2010

Euskararen erabilera kirolean sustatuz, `Abixadan´-ek hazten jarraitu nahi du

Abixadan ekimenaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur Gernika-Lumoko Pasilekuan. Iaz bezala euskara eta kirola uztartzeko asmoagaz, kross herrikoia eta mendi martxa izango dira protagonista nagusiak domekan Gernika-Lumon. Idoia Fernandez Gernika-Lumoko Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, “euskararen erabilera bultzatzea da helburua”
Euskara zinegotziak “hazten” jarraitu nahi dutela adierazi du. Ekimen gaztea direla eta horretarako aukera dutela argudiatu du. Abixadan lehenengoz antolatu zutenetik, parte hartzaile kopurua “handitu” egin da eta bide horretatik jarraitu nahi dute.
Mendi martxagaz asko irabazi zutela eta aurten be jende asko batuko dela uste du zinegotziak. Ekimena aurkeztu aurretik, herritarrak galdezka aritu direla aipatu du Fernandezek. “Itxura ona du; eguraldiak laguntzea falta zaigu”dio.

Bide desberdinetatik leku berdinera
Abixadan-en aurkezpena pasilekuan egin dute. Fernandezek azaldu bezala, “Pasilekuan jarri dugu hitzordua domekan eta bertan batuko dira parte-hartzaile guztiak 13:00 inguru”. Euskaragaz gertatzen den bezala, “bide desberdinak erabilita be” leku berdinera iritsi daitekeela islatu nahi dute.
Abixadan euskara bultzatzeko lasterketa da eta ez da irabazlerik izango. Saririk egon ez arren, amaieran zozketa egingo dute parte-hartzaileen artean eta zenbait opari banatuko dituzte.
Izena emateko, aukera bi izango dituzte interesatuek.  Santanape kiroldegian edota domekan bertan eman daiteke izena. Umeek euro bat ordaindu beharko dute eta nagusiek aldiz euro bi. Batutako dirua herriko euskara talde batek jasoko du.

Kross herrikoia: Ibilbide bi izango ditu
  1. Ibilbide luzea: hiru edo sei kilometro. 12:00etan jarri dute hitzordua Pasilekuan.
  2. Ibilbide laburra: umeentzako krosa (500 metro). 12:45ean jarri dute hitzordua Pasilekuan
Mendi martxa: Ibilbide bi izango ditu
  1. Ibilbide luzea. 16 kilometro inguru. Hitzordua 09.00etan jarri dute Pasilekuan
  2. Ibilbide laburra: 7 kilometro inguru. Hitzordua 11:00etan jarri dute Pasilekuan 

Hona hemen 2008an egindako ekimenaren bideoa:


Informazio gehigarria.

Jazz Dantza Taldearen argazkiak ikusgai, Facebook-en

Jazz Dantza Taldeak atzo Ondarroako Kafe Antzokian eskaini zuen emanaldiko argazkiak ikusgai daude Kafe Antzokiak Facebook-en duen orrialdean. Guztira 500 lagunek ikusi zuten emanaldia. 20:30etako emanaldia ikustera jende gehiago joan zen 18:30etako ikustera baino. Dantzariak eskainitako emanaldiagaz oso gustora geratu direla esan dute.

martes, 21 de diciembre de 2010

Berri Txarrak, urtarrilaren 6an eta 7an Ondarroan

Azkenean Ondarroako Kafe Antzokiak lortu du Berri Txarrak taldeak bi emanaldi eskaintzea, eta ez bat. Horrela, taldeak urtarrilaren 6an eta 7an eskainiko du kontzertua Ondarroan. Hilaren 7ko kontzerturako sarrerak agortuta daude eta hilaren 6koak gaur aterako dira salmentara.
Sarreark erosteko betiko lekuetara jo beharko da: Zurrumurru denda (Ondarroa) edo Kafe Antzokia (Ondarroa-Bilbo). Internetez erosteko aukera ere egongo da (Kafe Antzokia).
Taldeak ere albistea bere web orrialdean argitaratu du.

Euskaldunak garelako, euskaraz bizi garelako

Asko berba egiten da euskararen gainean. Hedabideetan, kalean, dokumentaletan... Baina zenbateraino dago zabalduta euskara? Non agertzen da eta hori baino garrantzitsuagoa, non ez da agertzen eta agertu beharko zen? Ea atal honetan argitaratzen diren albisteetan zer edo zer ondorioztatzen dugun.

Bihar Jazz Dantza Taldearen emanaldia ikusgai, Antzokian

Ondarroako Jazz Dantza Taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du bihar Ondarroako Kafe Antzokian. Aitziber Arrasatek zuzenduta, dantza taldeak beste urte batez, puntako ikuskizuna eskainiko duela esan du.

Taldeak bi emanaldi eskainiko ditu, 18:30ean eta 20:30ean. Sarrerak Kafe Antzokian daude salgai.

lunes, 20 de diciembre de 2010

Europako hainbat aireportu itxi dituzte, denboraleagatik

Alemania, Italia, Frantzia eta Erresuma Batuko aireportuak ordu batzuetan itxi egin behar izan dituzte, Europa astintzen duen elur denboralea dela eta . Gainerako Estatuetan elurrak eragin handirik eduki ez badu ere, Alemaniarako, Frantziarako, Italiarako eta Erresuma Baturako hegaldiak bertan behera geratu dira berton.

AENAk esan duenez, Estatuko gainerako aireportuetan ehundik gora hegaldi geratu dira bertan behera. Bilboko Loiu aireportuan esaterako, hamar hegaldi bertan behera geratu dira. Forondako (Gasteiz), Hondarribiako (Gipuzkoa) eta Noaineko (Iruñea) aireportuetan ostera normaltasuna da nagusi.

Europako egoera 
Londresko Heathrow aireportuaren kasuan, atzo egun osoan itxita egon eta gero, gaur ez da hegazkinik lurreratuko eta bakarrik zazpi aireratuko dira.

Frantziako Roissy-Charles De Gaulle hiriburuko aireportuan ere hainbat atzerapen izan dira. Eta egoera antzerakoa da Francforteko (Alemania) aireportuan; egunean egin beharreko 1.317 hegaldietako 470 hegaldi bertan behera utziko dituztela aurreikusi baitute.

Pisako (Italia) aireportua gaur goizean berrireki badute ere, lehen orduko hegaldi batzuk bertan behera utzi dituzte. Eta Holandako Shinphol aireportuko agintariek ere gaur dozena bat hegaldi bertan behera utziko dituztela iragarri dute.

Bestetik, Erresuma Batura eta Alemaniara zihoazen 3.000 bidaiari inguru Belgikako aireportu nagusira eraman zituzten atzo.

Txekian ere denboraleak ageriko ondorioak eragin ditu eta ondorioz hainbat tren ez ziren irten geltokitik.
Momentuz, eguraldia ez dela hobetuko esan eta bidaiariei pasientzia eskatu diete aireportuetako arduradunek.

Berri Txarrak-en kontzerturako sarrerak amaitu dira

Berri Txarrak taldeak Ondarroako Kafe Antzokian datorren urtarrilaren 7an eskainiko duen kontzerturako sarrerak amaitu dira. Momentuz sarrera gehiago ateratzeko asmorik ez dagoela esan du Kafe Antzokiak.
Informazio gehiagorako ikus Kafe Antzokiaren eta Berri Txarrak taldearen webguneak.

domingo, 19 de diciembre de 2010

Korrontzi Oinkari taldeen argazkiak, ikusgai

Korrontzi Oinkari taldeek emanaldia eskaini dute gaur Ondarroako Kafe Antzokian. Dantza eta musika batera aurkeztu du taldeak emanaldi berrian. Areto bete jendegaz, saioa "ikusgarria" izan dela esan dute bertaratu direnek.
Bai Korrontzi eta baita Oinkari taldeek Ondarroan emandako emanaldiaren argazkiak Facebook-en daude ikusgai.

viernes, 17 de diciembre de 2010

500 lagunetik gora Gatibu ikusten

500 lagun baino gehiago elkartu dira gaur gauean Ondarroako Kafe Antzokian. Taldeak puntako kontzertua eskaini du eta 01:00ak arte ez da gelditu. Abesti ezagunak, berriak eta zaharren bertsioak. Taldeak denetarik eskaini du.
Gatiburen emanaldiko argazki gehiago ikusgai daude Facebook-eko orrialdean.

jueves, 16 de diciembre de 2010

Antzokiko abenduko egitaraua

Olentzerori Gutuna Sariketa egin eta gero (abe. 16), bihar Gatibu taldea etorriko da (abe. 17) eta larunbatean urtero egiten den Gabonetako dantza erakustaldia Dantzarteren eskutik (abe. 18). Igandean Korrontzi taldeak eta Oinkari dantza taldeak elkarrekin antolatu duten Infernuko Hauspoa ikuskizuna ikusi ahal izango dugu (abe. 19).
Taldeak aurretiaz Kafe Antzokian egonak badira ere, aurten beste itxura bateko emanaldiekin datozela iragarri dute. Ikusi talde bakoitzari buruzko informazio gehiago hemengo esteketan: Korrontzi, Oinkari, Dantzarte.

miércoles, 15 de diciembre de 2010

'Marica de playa' ikusgai Ondarroako Kafe Antzokian

Abenduaren 26an, domeka, 'Marica de playa' antzezlana egongo da ikusgai Ondarroako Kafe Antzokian. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude hiru eurotan Kafe Antzokian eta Zurrumurru dendan. 

Patxi Perez eta Mila Espiga protagonista dituen antzezlan honekin barre algara batzuk botatzeko aukera paregabea egongo dela dio Glu-Glu ekoiztetxeak. Emanaldia Ondarroako Udalak antolatzen du.


Hona hemen 'Marica de playa' antzezlanaren gaineko informazio gehiago: sinopsia.

Hurrengo emanaldia Kafe Antzokian: Gatibu: hilak 17.

Korrontzi Oinkari emanaldia dago domekan, Ondarroan

Korrontzi Oinkari ikusgai egongo da domekan, 19:00etan Ondarroako Kafe Antzokian. Korrontzi Baga Biga etxearen eskutik, Korron-tzi folk-talde bizkaitatarraren eta Oinkari villabonatar dantza taldearen arteko lankidetza jasotzen duen ikuskizuna ikusteko aukera egongo da domekan Ondarroan.

martes, 14 de diciembre de 2010

Dantzartek Gabonetako dantza erakustaldia eskainiko du zapatuan

Dantzarte dantza taldeak Gabonetako dantza erakustaldia eskainiko du zapatuan Ondarroako Kafe Antzokian. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude Antzokian bertan.

IX. Olentzerori Gutun Sariketa ospatuko da barikuan, 18:00etan

Barikuan, hilak 16, IX. Olentzerori Gutun Sariketa ospatuko da Ondarroako Kafe Antzokian. Sariketa 18:00etan hasiko da eta umeei zuzendutako ikuskizuna da. Bertan, Zubi Zaharr Herri Ikastolako, Txomi Agirre ikastolako eta Eskola Publikoko ikasleek parte hartuko dute. Sarrera doakoa izango da.

lunes, 13 de diciembre de 2010

Barikuan Gatibu Ondarroako Kafe Antzokian

Barikuan, hilak 17, Gatibu taldeak Ondarroako Kafe Antzokian eskainiko du kontzertua. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude aldez aurretik, Kafe Antzokian bertan eta Zurrumurrun. Hala eta guztiz ere, telefonoz erreserba egiteko aukera eskaintzen du Antzokiak (94-683 41 42).

domingo, 12 de diciembre de 2010

Muchachito Ondarroako Kafe Antzokian!

Giro ona eta jende asko. Horrelakoxea izan da Muchachitok Ondarroako Kafe Antzokian atzo eskaini zuen kontzertua!

jueves, 9 de diciembre de 2010

martes, 30 de noviembre de 2010

Sexgatik?

EiTBn eman ditugun klaseetan jasotakoarekin eta EHUn Edorta Aranak irakatsitakoarekin Txomein Lasartek eta nik "Sexgatik?" saioa sortu dugu. Sexuari buruz euskaraz hitz egiteko, umorea eta didaktikotasuna alboratu gabe. Hona hemen saioaren aurkezpenean erakutsi nahi genuen bideoa (bideo hau gure telebista saioan, interneteko bitxikerien atalean, ikusi daitezkeen beste bideoen adibide bat baino ez da).
Kuriosoa, originala eta nire ustez... oso ona!


condon from huesos on Vimeo.

Hona hemen saioaren aurkezpenean erabilitako Powerpoint-a (egin klik):
http://txominlasarte.blogspot.com/

Irratirako kontakizuna

Murelaga irakaslearekin irratirako egindako kontakizuna da hau. Gaia gazteak eta sagardotegia izan zen...(http://www.goear.com/listen/e55f084/irratirako-kontakizuna-)

jueves, 11 de noviembre de 2010

Saturraran hondartzari buruzko podcast-a

Hemen argitaratzen dut Web 2.0 irakasgaian Gorka Palaziorekin egin behar izan dugun lana. Nik Saturrarani (Mutriku) buruzko podcast-a egin dut. Egin klik hemen behean eta entzun!!

Ir a descargar

jueves, 4 de noviembre de 2010

Gazteak eta sagardotegia

Goiko audio hau Pista Anitzeko Edizioa eta Irrati Era Berrituak irakasgaiko bigarren ariketa da. "Tila" taldea izan da lan honen egilea :Txomin, Izaskun, Leire eta Asier.

lunes, 18 de octubre de 2010

Bost blog aztertu eta geroko iruzkina

Deiako bost blog aztertu ondoren (Imanol Ibarrondo, Kepa Junkera, Julian Goikotxeta, Iker Merodio eta Placido Iglesias), kasu honetan denak plantilla berberaren gainean idazten dutela konturatu naiz. Nork bere idatzia egiten badu ere, orokorrean nahiko sinpleak dira blog guztiak. Argazkiek ez dute loturarik, ezta sinadurarik ere. Testu idatziari laguntzeko daude. Blog-a bera eta argazkiak inprimatzeko aukerarik ere ez dago. Multimedia produktuak ere gutxi daude. Bost blog-etatik bakarrak dauka bideoa igota (ez propioa gainera). Pare baten kenduta, gainerakoetan idazlearen inguruko informaziorik ez da agertzen eta hori interesgarria dela deritzot. Bestetik, blog guztiek hutsune batzuk dituzte: idazlearekin harremanetan jartzeko aukerarik ez dago,  testuek ez dute loturarik, bilatzailea ere bakarrik blog barrukoa da eta blog-aren sorreraren zergatia ez da agertzen. Nire ustez lau ezaugarri horiek garrantzi handikoak dira. Bisita kopuruak ere ez dira inon zehazten (agian arrakasta gutxi dutelako). Irakurleek erantzun egiten dute idatzitakoaren gainean, baina ez asko ere. Orokorrean, gutxi gora-behera, hiru erantzun daude, batezbeste. Blog batzutan kategoriarik ere ez dago. Eta horrek nahasmena sortzen du zenbait kasutan. Idazleari interesatzen zaizkion beste zibermedioak edo webguneak ere ez dira azaltzen, eta hori edukitzea interesagarria litzateke.
Blog-ak plantila berberaren gainean eginda daudela argi ikusten denez, seguruenik medioak berak kudatzen du blog-ak dituen aukerak. Ondorioz idazleak aukera gutxi dauka blog-a kudeatzerakoan eta berak agian nahiko lukeen dena ipintzerakoan
Nire ustez, osotuen dagoen eta aukera gehien eskaintzen dituen blog-a Iker Merodiorena da. Beste batzuekin alderatuta, blog honek askoz baliabide gehiago ditu.

viernes, 15 de octubre de 2010

Blog-en azterketa hiru egunkaritan

Blog-ak aztertzeko Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (tokiko egunkaria), Berria (Euskal Herria) eta La Nacion (Argentina) aukeratu ditut. Hona hemen azterketa egin eta gero atera ditudan ondorioak:

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza zibermedioaren kasuan blog-ak egunkariarekin kolaboratzen dutenei tartea egiten die. Idazten duenaren izena eta profesioa azaltzen dira, idatzitakoari egiazkotasuna emateko. Herritarrek, parte hartzeko aukera badute ere, ez dute asko parte hartzen. Izan ere, idatziak ez dira idazleak egiten dituen gogoetak, aditu baten gomendioak dira. Beraz, irakurleak kontsulta egiteko erabili dezake erantzuteko atala,eta gutxik erabiltzen dute. Argazkiek aparteko testurik ez dute eta ez dute inora ailegatzeko balio, irudi hutsak dira. Hots, testu idatzia errazago ulertzeko jarriak. Eta testuko hitzek ere loturarik ez dute, ez barruko albisteetara ezta kanpoko beste webgune batzuetara. Beste blog-etara ere ezin da ailegatu blog batetik, beti zibermedioaren hasierako atalera bueltatu behar da gainerakoetara sartzeko. Orokorrean, nahiko oinarrizkoa da blog-a.  Sarrera txiki batekin eta argitaratutako idatzi guztiekin, erantzuteko aukera bai badago, baina orokorrean blog-a interaktibitate gutxikoa da; multimedia produkturik ez dago.

Tokiko egunkarian ez bezala, Berria egunkariko blogean interaktibitate gehiago dago idazle eta irakurlearen artean. Hala ere, tokian tokiko egunkarian idazlearekin harremanetan jartzeko aukera dago eta hemen ez; idazlearen perfilik ere ez da agertzen. Hitzako blog-ean gertutasuna somatzen da eta hemen ez. Hala ere blog hau osotuagoa da. Gaiak argi ikusten dira zeintzuk diren eta tag-ak ere ondo zehaztuta daude. Baina gainerako blog-etara ezin da salto egin. Bilatzaileei dagokionez ere honetan egunkariko hemerotekan eta blog-ean bilaketa egiteko aukera dago, Hitzan bakarrik blog-ean egin daiteke bilaketa. Argazkiak ez dute loturarik ezta testu alternatiborik ere. Iritzien trukaketa egiteko blog-a da baina multimedia produkturik gabe. Idazleak idatzi eta irakurleak erantzun edo irakurri eta listo. Ez dago beste mugimendurik. Berriako blog-ak linkblog-ak baditu ere, ez dute egoki funtzionatzen.


Nazioarteko egunkari batekoa aztertuta blog-a aurrekoak baino askoz osotuagoa dela ondorioaztatzen da. Baina hiru egunkarietan blog-ek ez dutena zehazten da noiz sortzen diren eta Hitzako blogean idazlearen asmoa zein zen jartzen bazuen ere, Berriakoan ez. Bisita kopuruak ere ez dira inon zehazten. Hiru zibermedioetako blog-ek ez dute testuetan loturarik. La Nacionekoak publizitatea, multimedia produktuak eta beste blog-etara eta egunkarira zuzeneko loturak baditu ere, idazlearekin harremanetan jartzeko bide bakarra Twitter bidez da. Erantzuteko aukerari dagokionez, La Nacioneko blog-ean erantzunak askoz kontrolatuago daude. Aurreko egunkarietan baino datu gehiago eskatzen dute erantzuterakoan. Nazioarteko egunkarian, aurrekoetan ez bezala, idazlearen izena da blog-aren izenburua. Eta idazleak ere sarriago berritzen du, astean hiru aldiz bai behintzat.

Ondorio nagusiak: Blog-ek eskeintzen dituzten aukeren maila egunkariak berak duen hedapen mailaren araberakoa da gehienetan (zergatik ote da hori horrela?mugak jartzen dira?blog batek aukera zabalagoak eskaini ditzakezke, egunkariak duen hedapen maila bigarren maila baten utzita).Guztietan irakurlearen erantzuna bilatzen da eta erantzunak, gai konkretuetan kenduta, gutxi dira. Zuzenean inprimatzeko aukera ere ez du hiruretako batek ere eskaintzen. Baina lagun bati bidaltzeko aukera ere ez dute ematen.

jueves, 14 de octubre de 2010

Plaza kendu eta 110 etxebizitza eraikitzeko erabakia hartu du Ondarroako Udalak

Herriko plaza kendu eta 110 etxebizitza berri egiteko erabakia hartu du gaur eguerdian Ondarroako Udalak. Plazak eta inguruak 500 metro karratu neurtzen dute eta Udalak bertan bi etxe eraikitzeko lekua dagoela esan du. Hartutako erabakia herriko populazioak azken urteetan eduki duen gorakadaren ondorioa dela dio Udalak. Halaber, etxebizitzok "beharrezkoak" direla gaineratu du. Albistea zabaldu bezain pronto, erabakiarekin ados ez daudela esateko ehunka herritar kalera atera dira. Momentuz, aurten, plazak bere horretan jarraituko duela esan du Udalak.
Uztailean esan zuen Udalak herrian etxe berriak egiteko "beharra" zegoela. "Azken bost urteetan populazioa asko hazi da eta horrek goraka jarraitzeko etxe gehiago behar dira". Gaur egun, Ondarroan 4.000 etxebizitza daudela jakin eragin zuen orduan Udalak. "Baina daukagun populazioa edukita (12.000 biztanle) 5.000 etxebizitza eduki behar genituzke", esan du gaur Felix Aranbarri Ondarroako Kudeaketa Batzordeko Lehendakariak. "Gauzak ondo badoaz", etxe berriak egiteko lanak 2012an hasiko direla gaineratu du Aranbarrik.

miércoles, 13 de octubre de 2010

Hasiera....

Beno, blog-a sortu berri eta hauxe da lehenengo esaldia. Espero aurrerantzean nere idatziak hemen sartzea.