Blog-ak aztertzeko Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (tokiko egunkaria), Berria (Euskal Herria) eta La Nacion (Argentina) aukeratu ditut. Hona hemen azterketa egin eta gero atera ditudan ondorioak:
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza zibermedioaren kasuan blog-ak egunkariarekin kolaboratzen dutenei tartea egiten die. Idazten duenaren izena eta profesioa azaltzen dira, idatzitakoari egiazkotasuna emateko. Herritarrek, parte hartzeko aukera badute ere, ez dute asko parte hartzen. Izan ere, idatziak ez dira idazleak egiten dituen gogoetak, aditu baten gomendioak dira. Beraz, irakurleak kontsulta egiteko erabili dezake erantzuteko atala,eta gutxik erabiltzen dute. Argazkiek aparteko testurik ez dute eta ez dute inora ailegatzeko balio, irudi hutsak dira. Hots, testu idatzia errazago ulertzeko jarriak. Eta testuko hitzek ere loturarik ez dute, ez barruko albisteetara ezta kanpoko beste webgune batzuetara. Beste blog-etara ere ezin da ailegatu blog batetik, beti zibermedioaren hasierako atalera bueltatu behar da gainerakoetara sartzeko. Orokorrean, nahiko oinarrizkoa da blog-a. Sarrera txiki batekin eta argitaratutako idatzi guztiekin, erantzuteko aukera bai badago, baina orokorrean blog-a interaktibitate gutxikoa da; multimedia produkturik ez dago.
Tokiko egunkarian ez bezala, Berria egunkariko blogean interaktibitate gehiago dago idazle eta irakurlearen artean. Hala ere, tokian tokiko egunkarian idazlearekin harremanetan jartzeko aukera dago eta hemen ez; idazlearen perfilik ere ez da agertzen. Hitzako blog-ean gertutasuna somatzen da eta hemen ez. Hala ere blog hau osotuagoa da. Gaiak argi ikusten dira zeintzuk diren eta tag-ak ere ondo zehaztuta daude. Baina gainerako blog-etara ezin da salto egin. Bilatzaileei dagokionez ere honetan egunkariko hemerotekan eta blog-ean bilaketa egiteko aukera dago, Hitzan bakarrik blog-ean egin daiteke bilaketa. Argazkiak ez dute loturarik ezta testu alternatiborik ere. Iritzien trukaketa egiteko blog-a da baina multimedia produkturik gabe. Idazleak idatzi eta irakurleak erantzun edo irakurri eta listo. Ez dago beste mugimendurik. Berriako blog-ak linkblog-ak baditu ere, ez dute egoki funtzionatzen.
Nazioarteko egunkari batekoa aztertuta blog-a aurrekoak baino askoz osotuagoa dela ondorioaztatzen da. Baina hiru egunkarietan blog-ek ez dutena zehazten da noiz sortzen diren eta Hitzako blogean idazlearen asmoa zein zen jartzen bazuen ere, Berriakoan ez. Bisita kopuruak ere ez dira inon zehazten. Hiru zibermedioetako blog-ek ez dute testuetan loturarik. La Nacionekoak publizitatea, multimedia produktuak eta beste blog-etara eta egunkarira zuzeneko loturak baditu ere, idazlearekin harremanetan jartzeko bide bakarra Twitter bidez da. Erantzuteko aukerari dagokionez, La Nacioneko blog-ean erantzunak askoz kontrolatuago daude. Aurreko egunkarietan baino datu gehiago eskatzen dute erantzuterakoan. Nazioarteko egunkarian, aurrekoetan ez bezala, idazlearen izena da blog-aren izenburua. Eta idazleak ere sarriago berritzen du, astean hiru aldiz bai behintzat.
Ondorio nagusiak: Blog-ek eskeintzen dituzten aukeren maila egunkariak berak duen hedapen mailaren araberakoa da gehienetan (zergatik ote da hori horrela?mugak jartzen dira?blog batek aukera zabalagoak eskaini ditzakezke, egunkariak duen hedapen maila bigarren maila baten utzita).Guztietan irakurlearen erantzuna bilatzen da eta erantzunak, gai konkretuetan kenduta, gutxi dira. Zuzenean inprimatzeko aukera ere ez du hiruretako batek ere eskaintzen. Baina lagun bati bidaltzeko aukera ere ez dute ematen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario