Herriko plaza kendu eta 110 etxebizitza berri egiteko erabakia hartu du gaur eguerdian Ondarroako Udalak. Plazak eta inguruak 500 metro karratu neurtzen dute eta Udalak bertan bi etxe eraikitzeko lekua dagoela esan du. Hartutako erabakia herriko populazioak azken urteetan eduki duen gorakadaren ondorioa dela dio Udalak. Halaber, etxebizitzok "beharrezkoak" direla gaineratu du. Albistea zabaldu bezain pronto, erabakiarekin ados ez daudela esateko ehunka herritar kalera atera dira. Momentuz, aurten, plazak bere horretan jarraituko duela esan du Udalak.
Uztailean esan zuen Udalak herrian etxe berriak egiteko "beharra" zegoela. "Azken bost urteetan populazioa asko hazi da eta horrek goraka jarraitzeko etxe gehiago behar dira". Gaur egun, Ondarroan 4.000 etxebizitza daudela jakin eragin zuen orduan Udalak. "Baina daukagun populazioa edukita (12.000 biztanle) 5.000 etxebizitza eduki behar genituzke", esan du gaur Felix Aranbarri Ondarroako Kudeaketa Batzordeko Lehendakariak. "Gauzak ondo badoaz", etxe berriak egiteko lanak 2012an hasiko direla gaineratu du Aranbarrik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario