jueves, 6 de enero de 2011

Euskararen erabilera

Klasean ikusitako txosten baten eta egindako azterketa baten ondoren ateratako analisia:

Euskararen erabilera esparruari begiratuta, EAEn, Nafarroan eta Iparraldean bezala, biztanleriaren erdiak erdara hutsean egiten du berba. Bide beretik, ama hizkuntza erdara dutenak ere askotxo dira EAEn (%76,2)Eta EAEn dauden elebidunen artean erdaraz berba egiten dutenak gehiago dira (%39). Iparraldean ostera, gazteek erdaraz berba egiteko joera erakusten dute, zaharrei esker mantentzen da euskara. Orokorrean, hizkuntza transmisioari begiratuta, datuei jaramon eginda, euskara egonkortzeko eta erabilera goraka joateko bi gurasoak elebidunak izatea oso garrantzitsua da.
Guzti honetatik ondorioztatu dudana zera da: gazteak badira euskararen etorkizuna, horiei maila ona eskaini beharko zaiela, bestela beste hizkuntza batera joko dute. Eredu linguistikoa da zaindu behar dena
Euskarak medioetan betetzen duen paperari buruz, esan behar dena da gutxinaka bada ere, gero eta medio gehiagok erabiltzen dutela euskara. Baina aurretik aipatu dudan horretara joko dut berriro. Zelako eredua eskaintzen da? Oraindik esparru asko daude euskara erabiltzen ez dutenak (automozioa eta orokorrean kirol eta teknologia arloko gaiak) beraz etorkizuna hori hobetzean datzala uste dut.

martes, 4 de enero de 2011

Sukaldaritza ikasketak egiteko aukera, Basque Culinary Center-en

Besteak beste, Bculinaryren helburuak Gastronomia Zientzien arloetan prestakuntza eta ikerketa lantzea, berrikuntza eta ezagutza transferitzea, eta unibertsitate, teknologia-zentro, enpresa eta erakunde publikoen artean lankidetzako ikerketa-prozesuak sorraraztea da, modu horretan ezagutza sortu eta transmitituko duen sare bat garatu ahal izateko..

lunes, 3 de enero de 2011

Xarma taldea, Berri Txarrak-en aurretik Ondarroako Antzokiko lehen gauean

Ondarroako Kafe Antzokian bi gauez joko du Berri Txarrak taldeak, urtarrilaren 6an eta 7an, hain zuzen ere (azken honetarako sarrerak agortuta daude dagoeneko).

 

Bada, lehenengo kontzertu honetan (osteguna, hilak 6), Xarma taldea izango du Berri Txarrak taldeak aldamenean. Izan ere, talde hori izango da kontzertuari hasiera emango diona.
Oraindik ere sarrera gutxi batzuk geratzen dira, beraz mugi gau berezi hau galdu nahi ez baduzu!
(Sarrerak lortzeko: www.kafeantzokia.com)

Eusko Ikaskuntzak Sustraiak-Erroak Elkartea saritu du, euskara sustatzeagatik

Eusko Ikaskuntzak Pariseko Sustraiak-Erroak Elkartea saritu du, ENE sariagaz. Saria Elkarteko lehendakari Iñigo Leturia urretxuarrak jaso du. Funtsean, sariketak urtero euskararen laguntzan nabarmendu den eta Euskal Herritik kanpokoa den erakundeak saritzea du helburu eta aurten Sustraiak-Erroak elkarteak jaso du.
Sariketa Donostiako (Gipuzkoa) Miramar Jauregian egin da. Bertan, Leturiak, Nestor Basterretxea eskultorearen eskultura bat jaso du.
Sustraiak-Erroak Pariseko Euskal Etxean kokatzen den elkarte bat da eta 1981ean sortu zen. Dantza, hitzaldi eta bestelako ekintzak antolatzen dituen elkartea da eta bolondresekin funtzionatzen du.
Izatez 1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sorturiko ekimena da ENE, Euskararen Nazioarteko Egunaren akronimoa, eta euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
              Argazkian Iñigo Leturia, Sustraiak-Erroak Elkarteko lehendakaria, saria eskuetan duela.

Aurreko urteetako saridunak:

domingo, 2 de enero de 2011

Nafarroan euskararen normalizazioa kolokan

Nafarroako Gobernuak  abenduaren azkenetan onartu dituen aurrekontuak euskararen normalizazioaren ikuspuntutik guztiz aski ezak direla esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. "Euskararen normalizazioa ezin da inolaz ere bermatu diru baliabide horiekin". Edozein kasutan, aurtengo aurrekontuak aurreko urtetakoen segida dira Kontseiluaren ustez, bai egiturari dagokionez bai eta, kopuruei dagokienez ere.

Euskarabideak bere aurrekontuetan murrizketa izan du Nafarroan, 160.000 eurokoa, hain zuzen ere. Hala ere, azpimarratzekoa da Euskarabideak berak xahutzen dituela bere aurrekontuan dauden euro guztien bi heren. Beraz, esan liteke euskararen aldeko partidaren alderik handiena Administrazioak berak gastatzen duela. Euskalgintzaren eskuetara 986.982 euro iristen da eta Euskarabidearen aurrekontua 3.030.428 eurokoa da.

Kontseiluak egin duen azterketaren emaitzek azaltzen dutenez, "Euskalgintzari zuzendutako diru-sail gehienak izoztu egin dituzte, beraz, KPIa aplikatu ez den neurrian erosmena galtzen dute Euskalgintzako eragileek", azaldu du Bilbaok.
Hala ere, izozte horiek ez dira leku guztietan gertatzen. Atzerriko hizkuntzak hedatzeari begirako partidak handitu egiten dira eta gainera Euskalgintzari eskaintzen zaizkionak baino handiagoak dira:

Paul Bilbaoren adierazpenak CNN telebista katean from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Splitt 77 taldearen kontzertua bertan behera geratu da

Split77 taldeak hilaren 5ean Ondarroako Kafe Antzokian eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Hasiera baten taldea Mutrikuko Nahixan taldeagaz batera zioan kontzertua eskaintzera eta orain mutrikuarrak bakarrik eskainiko dute kontzertua. Horrela, Kafe Antzokiak sarrera doan jartzea erabaki du. Talde bakarraren kontzertua Athletic-ek duen partidua amaitu ostean hasiko da, Ondarroako Kafe Antzokian. Momentuz Antzokiak ez du esan Split 77 taldeak noiz joko duen antzokian.
Argazkian Split77 taldeko kideak.

jueves, 23 de diciembre de 2010

Euskararen erabilera kirolean sustatuz, `Abixadan´-ek hazten jarraitu nahi du

Abixadan ekimenaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur Gernika-Lumoko Pasilekuan. Iaz bezala euskara eta kirola uztartzeko asmoagaz, kross herrikoia eta mendi martxa izango dira protagonista nagusiak domekan Gernika-Lumon. Idoia Fernandez Gernika-Lumoko Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, “euskararen erabilera bultzatzea da helburua”
Euskara zinegotziak “hazten” jarraitu nahi dutela adierazi du. Ekimen gaztea direla eta horretarako aukera dutela argudiatu du. Abixadan lehenengoz antolatu zutenetik, parte hartzaile kopurua “handitu” egin da eta bide horretatik jarraitu nahi dute.
Mendi martxagaz asko irabazi zutela eta aurten be jende asko batuko dela uste du zinegotziak. Ekimena aurkeztu aurretik, herritarrak galdezka aritu direla aipatu du Fernandezek. “Itxura ona du; eguraldiak laguntzea falta zaigu”dio.

Bide desberdinetatik leku berdinera
Abixadan-en aurkezpena pasilekuan egin dute. Fernandezek azaldu bezala, “Pasilekuan jarri dugu hitzordua domekan eta bertan batuko dira parte-hartzaile guztiak 13:00 inguru”. Euskaragaz gertatzen den bezala, “bide desberdinak erabilita be” leku berdinera iritsi daitekeela islatu nahi dute.
Abixadan euskara bultzatzeko lasterketa da eta ez da irabazlerik izango. Saririk egon ez arren, amaieran zozketa egingo dute parte-hartzaileen artean eta zenbait opari banatuko dituzte.
Izena emateko, aukera bi izango dituzte interesatuek.  Santanape kiroldegian edota domekan bertan eman daiteke izena. Umeek euro bat ordaindu beharko dute eta nagusiek aldiz euro bi. Batutako dirua herriko euskara talde batek jasoko du.

Kross herrikoia: Ibilbide bi izango ditu
  1. Ibilbide luzea: hiru edo sei kilometro. 12:00etan jarri dute hitzordua Pasilekuan.
  2. Ibilbide laburra: umeentzako krosa (500 metro). 12:45ean jarri dute hitzordua Pasilekuan
Mendi martxa: Ibilbide bi izango ditu
  1. Ibilbide luzea. 16 kilometro inguru. Hitzordua 09.00etan jarri dute Pasilekuan
  2. Ibilbide laburra: 7 kilometro inguru. Hitzordua 11:00etan jarri dute Pasilekuan 

Hona hemen 2008an egindako ekimenaren bideoa:


Informazio gehigarria.